Ehunka paddle surflari hartuko ditu Bilboko itsasadarrak asteburuan

uriola.eus 2017ko eka. 7a, 18:05

Iberdrola Bilbao World Sup Challenge paddle surfeko nazioarteko txapelketaren bosgarren edizioa ospatuko du Bilbok. Edozein adineko pertsonek parte hartu ahal izango dute lasterketan, gaur ireki da lasterketan izena emateko epea.

Paddle surfeko mundu-egoitza bihurtuko da Bilbo, Iberdrola Bilbao World Sup Challengearen beste edizio batean. Ekainaren 10ean eta 11n, bostgarren urtez jarraian, "The EuroTour 2017” zirkuituko proba garrantzitsuenetariko bat izango da, 6-Stars kategorian dago. Pasadan urteko edizioaren formatu berdina izango duela iragarri dute; larunbatean, Long Race distantzia luzeko proba lasterketa izango da. Bertan lortutako puntuek Europako txapelketarako balio izango dute, eta saria finalista profesionalen artean banatu beharko dute: 10.000 euro. Igandean, aldiz, Sprint Race abiadura proba egingo da goizean. Irabazleak opari erakargarriekin sarituko dira. Paddle surf probatu ez dutenentzat, erakundeak doako SUP-Clinics-ak eskainiko ditu eta Stand Up Paddle-ko profesionalek haien trikimailuak irakatsiko dizkiete oholaren gainean. SUPak Uribitarte kaia ere beteko du lehorreko askotariko jarduerekin, hala nola, umeentzako tailerrak, kirol-erakusketak, oholen salmenta, skate lasterketak, musika zuzenean eta gehiago.

Gaurtik aurrera, parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Elite edo amateur kategorietan. Txikienek ere oholaren gainean duten trebezia erakusteko aukera izango dute Txiki Race txapelketa arrakastatsuan. Aurtengo edizioan parte hartu nahi duten guztiek ekanaikaren 7a baino lehen webgune ofizialean eman dezakete izena: www.bilbaoworldsupchallenge.com