Kontakizun eta usadioekin liluratuta, etxez etxe ohiturak biltzeari ekin zion Karmele Goñik gazte zela. Aurrerago Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari eta ikerlari lanetan jardun zuen Jose Migel Barandiaranen lantaldean.
Bilbora ezkontzean hiriko lehen ikastolaren sorreran parte hartu zuen. Egun Lauro ikastola den Resurreccion Maria Azkue ikastolaren hastapenetan. Ikasleei doktrina euskaraz emateko ere gogor jardun zuen lanean. Deia egunkariaren sortzaileetako bat ere izan zen.
1980tik 1997ra Museo Etnografikoko zuzendaria izan zen, eta urte horietan euskal jantziei nahiz artisautzari buruzko ikerketak plazaratu zituen.
2015ean Bilboko Udalaren 'Ilustre' aitortza jaso zuen.