Iralako Jaiek bi astez dantzan ipiniko dute auzoa

uriola.eus 2017ko eka. 9a, 11:53

Udalak ipinitako trabei aurre egin eta egitarau zabala eskainiko dute auzoko antolatzaileek. Askotariko taldeak igoko dira auzoko plazako oholtzara kontzertua ematera. Lehiaketa gastronomikoak, mendi egoerak, bertsolari txapelketa, tailerrak, kuadrila txapelketa eta jarduera mordoa prestatu dute bi aste iraungo dituen auzoko jaietan. Aurten, gainera, euskal preso politikoei elkartasuna emateko 350 lasto altxaketa egingo dituzte jaien azkenengo egunean. 

Gaur hasi dira jaiak Iralako auzoan eta bi astez, ekainaren 23ra arte, auzoa dantzan ipiniko dute. Askotariko taldeak igoko dira auzoko plazako oholtzara kontzertua ematera, lehiaketa gastronomikoak, umeentzako master Chef lehiaketa barne, Pagasarrira igoera, bertsolari txapelketa eta abar. Ekainaren 9tik 18ra bitartean III. Kuadrila txapelketa ospatuko da, taldeentzako hitzordua, eta era guztietako jokoak prestatu dituzte, gynkanak, playback eta goitibera txapelketak, besteak beste. Aurten, gainera, euskal preso politikoen aldeko 350 lasto altxaketa egingo dituzte Iralako jaien azkenengo egunean. Egitaraua auzoko Jai Batzordeak eta Kuadrila Batzordeak elkarlanean osatu dute. Aurten, Iralako Jai Batzordeak erronka handiei egin behar izan diete aurre. Alde batetik, "belaunaldi aldaketa nabarmena" bizi du auzoko Jai Batzordeak: gazte talde berria sartu da batzordean. Bertako kide den Andoni Somalomaren arabera sarrera jendetsu horrek "erabat aberastu" du lantaldea. Bere ustetan "auzo giroa hobetuko dute". Orain arte, lau lagun ziren Jai Batzordea antolatzen, eta orain, hamar dira. Bestetik, Somalomak, Udalak ipinitako trabak eta ezarritako zorroztasuna kritikatu du. Oraingoan ez die barrakak muntatzeko baimena eman, teknikariek, ez daudelako barraken federazioan izena emanda. "Oso zorrotzak jarri dira" kexu egin da Andoni, halaber, umeentzako puzgarriak ere ezin izan dituzte jarri aurten "orain legalitatearen barruan sartzen ez direlako". Hala ere, egitarau zabala eta anitza prestatu dute kuadrilekin batera, bi aste iraungo dituena. Horien artean, egun tematiko asko izango dituzte: Euskal Txokoren eguna, Gazte eguna, Irola eguna, Berdinak eguna eta San Juan eguna, hain justu. 

 

Euskal preso politikoen aldeko lasto altxaketa

Ekainaren 23an, ostiralean, Iralako Preso Taldeak euskal preso politikoen aldeko herri desafioa antolatu du. 350 lasto altxaketa egingo dituzte, bat preso bakoitzeko, 40 minutuko denbora-tartean, hori baita presoak bisitatzeko Espainiako Estatuak ezartzen duen denbora-muga. Desafioa 19:00etan hasiko da jaiguneko parkean. Orobat, San Juan eguna ere ospatuko dute egun berean txokolatada, erromeria eta gauean sua piztuz.

 

Egitaraua

Ekainak 9, ostirala 

18:00 Koadrilen jaitsiera

20:00 Pregoia Euskal Txokoren eskutik

22:00 Kontzertuak: Eskean kristö & Fetitxe & Perlak 

 

Ekainak 10, larunbata

11:00 Paella txapelketa Txalet de Hiedra plazan

11:30 Musika auzoko denda laguntzaileetatik

14:00 Paellen aurkezpena Irola Irratiaren zuzeneko emankizunarekin

17:00 Txirrindulari itzulia

19:30 Fanfarrea etorbide nagusian

22:00 Erromeria Bide Batez taldearen eskutik

 

Ekainak 11, igandea

09:00 Pagasarrira igoera Skate Parketik

12:00 Zumba saioa Txalet de Hiedra plazan 

14:30 Kantua La Kora koru-taldeaeren eskutik

15:00 Bazkari herrikoia Txalet de Hiedra plazan

17:00 Futbol txapelketaren finala zelai gorrian

22:00 Laboratorio 3. Ocupando el vacio dokumentala txosnagunean Gazte Asanbladaren eskutik

 

Ekainak 12, astelehena

11:30 Oztopo mapaketa

17:00 Puzgarriak eta tailerrak Euskal Txokoren eskutik 

 

Ekainak 12, asteartea- Euskal Txokoren eguna

17:00 Puzgarriak eta irrati tailerra Euskal Txoko eta AVIFESen eskutik

17:00 Umeentzako Master Chef lehiaketa

17:00 Tailer veganoa PIZTIAK konpartsaren eskutik 

18:30 Tombola 0,0: Mikromatxismoen inguruko antzerki-saioa HORTZMUGA taldearen eskutik 

20:00 Bertsolari Txapelketa eszenatokian Euskal Txokoren eskutik 

 

Ekainak 14, osteguna

11:00 Ibiltarien sarea La Casillatik

17:00 Puzgarriak eta tailerrak Euskal Txokoren eskutik

17:00 Parkour eta Pilates dantzak auzotik 

18:30 Trapu Zaharrak taldearen antzerkia

19:00 Flamenko ikuskizuna auzoko kaleetatik, Almazen eragilearen eskutik

19:30 Sardinada herrikoia TRIKITXOTXek eskainia 

17:00 Puzgarriak eta tailerrak Euskal Txokoren eskutik

18:00 Tortila txapelketa Irola Irratiaren zuzeneko emankizunarekin

20:00 Elektrotxaranga HalaDzipo taldearen eskutik 

20:30 Euskal dantzak

22:00 DJ Cepe 

 

Ekainak 16, ostirala- Gazte eguna 

11:00 Txirrikatxarroen erakusketa TXIRRIKLETA tadearen eskutik 

12:30 Sukaldaritza talegeroa tailerra Gazte Asanbladak eskainia 

13:30 Zirku tailerra Gazte Asanbladaren eskutik 

15:00 Bazkari herrikoia + bazkaloste Gazte Asanbladak antolatua

19:00 Kontzertu-Poteoa talde sorpresa batekin Gazte Asanbladak antolatua

22:00 Kontzertuak 

 

Ekainak 17, larunbata -Irola eguna 

12:00 Umeentzako gynkana 

12:00 Irratsaio irekia IROLAren eskutik 

13:00 Gazte loakalean mural herrikoia Gazte Asanbladak antolatua 

15:00 Bazkari herrikoia Irola Irratiak antolatua 

17:00 Mus txapelketa Hegoetxean 

18:00 Kontzertuak skate gunean Irola Irratiaren eskutik 

19:30 Koadrilen playbacka eszenatokian

22:00 Kontzertuak: Revolta Permanent & Txaskea & DJ?

 

Ekainak 18, igandea -Berdinak eguna

12:00 Umeentzako jokuak eta argazkien aurkezpena Berdinak taldearen eskutik 

13:00 Gozo-eltzea (piñata)

13:30 Mujeres de Nadie elkartearen dantza

14:30 Bazkari herrikoi solidarioa Berdinak antolatua 

16:30 Munduko pintxoak Berdinak taldearen eskutik 

17:00 Errefugiatuen lekukoak 

18:00 Dantza lehiaketa Berdinak antolatua 

19:30 Orlis Pinedares emanaldia Berdinak taldearen eskutik 

 

Ekainak 23, ostirala- San Juan eguna

19:00 Txokolatada

19:00 Herri Desafioa

20:00 Erromeria Sukar taldearen eskutik

22:00 San Juan sua