Honako galdera hausnartzeko bilduko dira gaur, ekainaren 14an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan: "Zein funtzio betetzen du arteak egun euskal gizartearentzat sinboloak sortzeko orduan?". Eta hausnarrerako bazkatzat, Belakoren bideo hau proposatu du Haizea Barcenillak.
Leire Palacios kazetaria izango da saioan aurkezle eta gidari.
Haizea Barcenilla
(Lezo, 1984) Artearen historia ikasi zuen eta ondoren, Londoneko Goldsmiths eskolan komisariotzaren inguruko masterra burutu zuen. Berria egunkarian eta Mugalari astekarien arte kritikari gisa jardun izan du. Erakusketen antolaketan eta askotariko argitalpenak sortzen ere badu esperientzia. Komisariotzaren formatu ezberdinak interesantzen zaizkio. Erakusketaz gain, diskurtsoa sortu eta eztabaida sustatzeko baliagarri direnak. Obra berria sortzeko prozesuaren inguruko proiektuak gustuko ditu, artistekin elkarlanean aritzeko bidea ematen dutelako. 2007an Colectivo Damas sortu zuen Ana Garcia-Pinedarekin. Egun Bilbon bizi da eta bertan dihardu lanean.
Meatzaleak
Ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena da Meatzaleak.
Hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte, berbagai bakoitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, beti ere hizlarien eta ikusentzuleen arteko elkarreragina sustatzeko xedez.
Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak, bertsolaritza hartu dituzte berbagai hainbat saiotan. Fermin Muguruza, Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Ander Gortazar eta Leire Milikua berbalagun izan dituzte, besteak beste.