Udal gobernuak harrera egin dio gaur Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari, hiriaren sorreraren 717. urteurrenaren ospakizunean. Urtero bezala, hiriko ikastetxe bateko ikasleak bertaratu dira. Aurtengo ekitaldian, Begoñako Andra Mari Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako hogei ikasle izan dira gonbidatuak. Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak hiriaren sorreraren urteurrena ospatzeko uriko baldosaren itxura duen Bilbao Tarta dastatu ahal izan dute.
Elkarteak gaur egindako harrera instituzionala, Hiriaren Astea jarduera-programaren barruan antolatu da. Programa honek hainbat ekitaldi prestatu ditu hurrengo egunetarako: udaletxerako doako bisita gidatuak, Bilboko bandera igotzeko ekitaldia, Gau Zuriaren edizio berria, udal korporazioaren ohiko desfilea, eta hiriaren sortzailearen omenezko lore eskaintza herritarra plaza biribilean. Bertan, dantzariak, txistulariak, Bilboko ospetsuak eta hiriko bizitza sozial, kultural eta ekonomikoaren ordezkariak presente izango dira.
[2017-06-02] Argiz marraztutako lehenengo estropada argiztatuko du Gau Zuriak itsasadarrean