Caritas Bizkaia: "Gizarte garapenerako politika eta apustu berriak behar ditugu"

uriola.eus 2017ko eka. 15a, 10:40

Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostena aurkeztu du. Gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo ditu. Bizkaian 10.519 pertsona gizarte-bazterkeria egoeran daude eta arreta jaso duten familien erdiak adingabeak euren kargura dituzten emakumeak dira.

Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Horrekin batera, hauskortasunean luzaro bizitzeak harremanei eta “bizi zentzuari eragiten diola” ohartarazi dute, “pobrezia eta kalteberatasuneko gurpil zoro baten hasiera da”. Baldintza materialak eta enplegukoak prekarioak direla ere jakitera eman du. Kasu hauetan berez nahiko ahulak izaten diren familia eta gizarte sareei eragiten dietela ondorioztatu dute, eta ahulduta dagoen harreman hauskortasun horrek “familien hobekuntza material eta laboralen aukeretan” eragina du.

2016an Caritas Bizkaia gizarte-bazterkeria egoeran dauden 10.519 pertsona eta familiei babesa eman die. Horien %56 emakumeak dira, eta %43, berriz, gizonak. Jatorriari dagokionez, erdia bertakoak dira eta beste erdia kanpotarrak, %50ean. Arreta jaso duten familien erdiak adingabeak euren kargura dituzten emakumeak dira. Kasu larrietan ere, familiak elkartasun gune oso garrantzitsua jarraitzen izaten duela ikusi du, “merkatua eta batzuetan erakundeak iristen ez diren lekuetara familia iristen ari da”. Denbora luzerako mantentzea sostengu lan hori higidura garrantzitsua eragiten ari dela informatu du Caritasek, batez ere, ahulak diren familien kasuetan.

Pobrezia eta bazterkeria espiralek familien harreman dimentsioan duten inpaktuak gizarte eta komunitatearen erronka bilakatzen dira. Harreman sareek eremu komunitarioan lotzen dituzte pertsonak eta elkarbizitza, kohesioa eta gizarte garapena sorrarazten dute. Ondorioz, gizarte politiken zein eremu komunitarioan lan egiten duten gizarte entitateen xede izan behar dutela adierazi dute.

Caritasek Bizkaiko kanpainan Gauzak bakarrik ez dira gauza leloa proposatu du. Horrekin, pertsona erdigunean kokatuko duten gizarte garapeneko ikuspegi berriak behar ditugula adierazi nahi dute: baliabideen eta zentzu eta elkartasun politikak.

2016an Caritas Bizkaiak nazioarteko babesa edo asiloa eskatu duten 89 pertsonari eman die laguntza, proiektu desberdinen bidez. 17 nazionalitate desberdinetako pertsonak izan dira.