uriola.eus

'Gora bizitza' lelopean ospatuko dute aurten Bilboko Harrotasunaren Eguna

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Goiburu baikor eta inklusiboarekin pertsona guztientzat zuzendutako jaialdi soziokulturala ospatuko dute. Bilbao Pride du izena eta ekainaren 22tik 25era LGBT kolektiboari ikusgarritasunaren eta aniztasun sozialaren aldeko egitarau oparoa prestatu dute. Antolakundeak parte hartzera animatzen ditu herritarrak boluntario bezala jaialdia prestatzen laguntzeko.

Hirugarren urtez ospatuko du Bilbok Harrotasunaren Eguna Bilbao Pride jaialdiarekin. Ekainaren 22, 23, 24 eta 25an ospatuko da, ostegunetik igandera. Bilbao Pridearen hirugarren edizioa izango da. Lau egunetan zehar, Zazpikaleak, Bilbo Zaharra eta euren ingurua, ekintza ludiko eta kultural askoren eszenatoki bihurtuko da, beti helburu oso zehatz batekin: LGBT pertsonen eskubideen aldarrikapena, eta ikusgarritasuna zabaltzea. Antolakundeak gizarte guztiaren partaidetza eskatu du, "Bilbo mailako harrotasun festa bat nahi dugu, bai, baina aldi berean hiriak eta pertsona guztiek Prideren alde egin behar dute". Horregatik, boluntarioak bilatzen ari da eta webgune ofizialetik parte hartzera animatzen du plataformak. Aurten, boluntario gehiagok bultzatu du Bilbao Pride ekimena.  

Arlo ezberdinetako pertsonak eta eragileak denentzako zuzenduta dagoen ekimen positibo eta irekia bultzatzeko elkartuko dira. Helburua Bizkaiari horrelako ekitaldi bat ematea da, eta horretarako urtero kide eta erakunde berriak inplikatzea ahalegindu egiten dira partaideak. Aldi honetan beraz, era ezberdinetan haziko da: ekintzentzako gune gehiago egongo dira, elkarteen kopurua handitu egingo da, artista ezberdinak egongo dira, kirolerako unea eta beste proposamen ezberdinak burutuko dira. Gai, lesbiana, bisexual eta transexualen sexu eta genero dibertsitatearen aldeko ekintza garrantzitsu bihurtuz. Bilboko, Bizkaiko zein munduko, jende eta erakunde guztiei zuzenduta dago Bilbao Pride, aurten, Gora Bizitza lelopean.

Bilbao Pride eszenatokian artista ezberdinak arituko dira. Aparteko giroa sortuko du kaleko animazioak, dekorazioak eta ibilaldi gastronomikoak, konferentzie‎k, sentsibilizazio-ekintzek eta erakusketek. Bilbao Prideren ekintzarik ikonikoena: Bilboko itsasadarretik hainbat itsasontzi ibiliko da otzadarraren kolore guztiak osatuz eta aniztasuna bultzatuz UrParade izenpean.

Bilbao Pride EPOA-EuroPride eta InterPrideren konferentzietan

Lehen aldiz Euskadiko eta Bilboko ordezkaritza bat izango da Europako LGBTren aldeko Prideak biltzen dituen EPOA-EuroPrideko urteroko konferentzia orokorrean Montpellierren. Era berean, mundu osoko Prideen erakundea den InterPride‎ko konferentzia ere burutuko da, Bilbao Prideren parte hartzearekin, Fabio Gonzalez bere koordinatzailearen bitartez.

 

Egitaraua

Ekainak 23, ostirala

12:00 Expogela BilbaoHistoriko. ArtePride: Erakusketa kolektiboaren inaugurazioa: Elssie Ansareo, Ignacio Goitia, Cachorro Lozano, Eduardo Sourrouille, Higi Vandis eta Azucena Vieites-ekin. Uztailak 21 arte.

17:00 Infopuntua Areatza. Sentsibilizazio ekintza: T4 elkartea.

18:00 Martzana kaia. Olimpride: Takoien Lasterketa eta Herri Kirol parte-hartzaileak. Aurkezleak: Las Fellini.

18:00 Bizkaia Aretoa (EHU). ZinemaPride. Noor filma. 

19:00 Areatzan. YouTuberGune 

20:00 Bilbao Pride Eszenatokia. Kate Ryan, Gala Trabesti 2017 + Barbara Kaldo, Marykoro, Unai Goikolea DJ, Dubos DJ. II. Anitz Sariak + LGBTIQ sari akademikoaren banaketa.

 

Ekainak 24, larunbata

11:00 Erribera zubia. Ekitaldia – Aniztasun genero-sexualaren alde, zubiak eraikiz, loturak sortuz. 

11:00 Zamudio Club Es+Padel. KirolPride: Padel Pride (emk.).

11:30 Infopuntua Areatza. Sentsibilizazio ekintza: Amnesty International Euskadi.

12:00 La Bolsa Udaltegia. Hitzaldia eta Niñas y niños eta El valor y la riqueza de la diversidad sexual en la infancia liburuaren aurkezpena Aingeru Mayor Chrysallis Euskal Herriarekin batera.

12:00 Areatza. FamilyPride

17:30 Bilboko Itsasadarra. UrParade, aniztasunaren aldeko ur desfilea. Guggenheimetik 19:15tan.

18:00 Infopuntua. Sentsibilizazio ekintza: Chrysallis.

19:00 YouTuberGune Areatza

20:00 Bilbao Pride Eszenatokia, Areatza. La Prohibida, Las Bistecs, Iholdi Beristain,  Ibai Alonso, Unai Goikolea DJ, Dubos DJ.

 

Ekainak 25, igandea

12:00  Zazpikaleak, Martzana, SanFran, Bilbi, Erdialdea. PoteoPride: Aniztasunaren aldeko hamaiketakoa Ibilbide Gastronomikoan

17:00 Bar Lamiak. Gaymer Harrotasuna. Mahai-jokoen zaleen topaketa LGBT.

 

Egitarau osoa eta informazio gehiago: bilbaopride.com

2017/06/22

Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa