Gau Zuria argazkitan

uriola.eus 2017ko eka. 18a, 19:03

Uriaren 717.urteurrenean, Bilbo argiz, kolorez eta musikaz bete du Gau Zuriak asteburuan. Itsasadarraren ibilbidean bost zentzumenak txunditzeko bezalako ikuskizunak egin ziren. Tenperatura ezin hobearekin, kuadrilla eta familia askok kaleak hartu zituzten gau magikoaz gozatzeko. Abandoibarreko pasealekua, Zazpikaleak eta Euskadi plaza izan ziren batez ere bilbotarren elkargune nagusiak. 

Urdin eta gorri koloreko tentakulu erraldoiak, argi gorriz tindatutako eguzkitakoak, zubi zuria urdinez jantzita, lorategi arkudun bertikalak, kolorez zipriztindutako Deustuko unibertsitatea, lanparez argitutako Zazpikaleak eta asko gehiago izan ziren Bilbo argitu zituztenak.