Bilboko Udalak 2017ko Aste Nagusian arituko diren taldeen izenak lehenengo taldeak baieztatu ditu: Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorcio BOSekin. Hauek guztiak Abandoibarran arituko dira. Guztira 100 jarduera baino gehiago antolatuko dira uriko zortzi gune ezberdinetan. Abuztuaren 19tik 27ra antolatu diren jarduera hauek doakoak eta jende guztiari zuzenduta egongo dira.
Zea Mays, euskarazko bilbotar rock taldea Aste Nagusiko lehen larunbatean arituko den lehen taldea izango da, eszenatoki honetan egongo diren zortzi kontzertuetako lehena, hain zuzen. 20an, igandean, Amaral pop-rock bikote zaragoztarraren kantak abesteko aukera izango da Abandoibarran. Agertoki honek Antonio Orozco, egungo musika arloan arrakasta handia duen musikagile eta abeslariaren kontzertua ere hartuko du abuztuaren 21ean, astelehenean. Aste horretako asteazkenean, abuztuaren 23an, El Consorcio bostekoak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak, kontzertu bat eskainiko dute.
100 kontzertu, 8 eszenatoki
Abandoibarra: kontzertuak eta herriko ikuskizunak.
Europa Parkea: kontzertuak eta herriko ikuskizunak.
Plaza Berria: Munduko musika.
Enkarnazioaren eliza: musika klasikoa.
Bilborock: metal eta bertako pop-rock.
Doña Casildako Pergola: bilbainadak eta goatekeak.
Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Musika Banda.
Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.
Taldeen izenak baieztatzen diren heinean, Bilboko Udalak abuztuaren 19tik 27ra izango den 2017ko Aste Nagusiko kontzertuen kartela osatuko duten artistak ezagutzera emango ditu. Kontzertuak 300 jarduera ezberdinez osatuta dagoen Aste Nagusiko programazioaren zati bat dira. Horietan guztietan kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna ardatz dira.