XII. Lekuz Leku edizioak dantza garaikideak kalera eramango ditu Bilbon ostegunetik larunbatera antolatu duen ekimenean. Euskal Herriko eta nazioarteko koreografo-dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune desberdinetan. Helburua dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle ororengana hurreratzea da, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez. Ekainaren 22an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta ekainaren 23an eta 24an, 19:00tik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Dantzaldiak itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko proposamen oparoak eskaintzen ditu:
Dantza: ibilbide koreografiko bat interpreteekin batera, Abandoibarra pasealekuan zehar.
Tailerrak: Lindy Hop dantza tailerra, Helena Golaben eskutik.
Bideoa: La Fundicion-Topagunean Acieloabierto Sareari lotutako jaialdietako bideoen proiekzioa.
La Fundicionen, emanaldien ostean, solaserako une bat izango da, kopa bat eta mokadutxo bat eskuan, artista, ikusle eta bestelako profesionalen artean partekatzeko.
Programak, #LekuzLeku traolarekin argazkiak egiteko deia zabaldu du.