Iker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen atzo Salamanka inguruan, Huelvako espetxetik itzultzean. Biribilgune batetik berriro autobiara abiatzen zenean ibilgailuaren kontrola galdu eta errepidearen alde batean irauli zen. Autoan zihoan lagunak ez zuen kalterik jasan eta arrastaka kotxetik ateratzea lortu zuen. Ez da lehen aldia Iker Limaren lagunak auto istripua pairatzen duela bere lagun presoa bisitatzera joatean. Duela hiru urte ezbeharra izan zuen Tordesillasen, Cacereseko espetxera bidean errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean.
Dispertsio politikak aurten eragiten duen zazpigarren istripua da. Hori salatzeko eta Iker Limaren lagunari elkartasuna adierazteko, gaur Bilbon 19:00etan elkarretaratzera deitu du Etxeratek Arriaga plazan.