Amnistia osoa eskatu eta preso bakar bat ere “bakarrik geratuko ez dela” argi uzteko egin zuten manifestazioa. Manifestazioari atxikimendua adierazi zioten 10 euskal preso politikok eta euren argazkiak izan ziren ibilbide osoan zehar: Emilio Marigorta, Jon Kepa Preciado, Ibai Aginaga, Dani Pastor, Asier Guridi, Oskar Barreras, Igor Gonzalez Sola, Saioa Sanchez, Mikel San Sebastian eta Patxi Ruiz, presoak hain zuzen.
Bereziki, Dani Pastor “Txikito” izan zuten gogoan, larunbatean 27.eguna bete zuen gose greban “independentzia eta sozialismoaren alde”. 16 kilo galdu ditu dagoeneko, eta jakin arazi zuteneran arabera bere gorputzak edaten duen ura asimilatzeko zailtasunak izaten ari da.
Herri Norte Taldeko kideak elkartasunez gose greba txandakatua egiten ari dira, eta hauekiko elkartasun keinuak izan ziren ere.