Shakirak BECean kontzertua emango du azaroaren 17an

uriola.eus 2017ko eka. 28a, 11:06

El Dorado nazioarteko tourraren baitan Estatuan egingo duen lehenengo kontzertua izango da. Estatu Batuetan eta Europako hainbat herrialdetan ere oholtzara igoko da.

Abeslari kolonbiarrak kontzertua iragarri du azaroaren 17an Barakaldoko BECean. Ikuskizuna, nazioarteko El Dorado tourraren baitan egingo du, Europa eta Estatu Batuetako hainbat lekuetan egingo duen bezala. Foru Aldundiko Imanol Pradales eta Last Tour Internationaleko Gaby Salaverryk gaur informatu dutenez, 2010ean bezala, artistak Bilbao Exibition Centerren hitzordua izango du honetan ere. Live Nationek antolatzen du nazioarteko gira.