Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapen Mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria, ume transexualei ikusgarritasuna emateko abian ipini zuten kanpainagatik. Kanpainan erabili zuten kartelean lau umeen irudia agertzen zen, horietako bi transexualak. Ume taldea biluzik, korrika eta ondo pasatzen irudikatu zituzten. Euskal Herriko hiriburuetako autobus-geltokietan eta Bilboko metroan jarri zuten urte hasieran.
Kanpainak zabalkude handia lortu zuen, baita kritikak eta kontra-kanpaina bat eragin ere. Hori abian ipini zuen HazteOir erakunde ultrakatolikoarentzat izan da Trapuzko Espartina, “haur transexualen kontrako gorroto mezua zabaltzeagatik”.