Milaka pertsonak bat egin dute Bilbon LGTB kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko

uriola.eus 2017ko eka. 29a, 09:35

Ospakizunekin batera aldarrikapenak egiteko eguna izan da. Ostadarraren koloreen ikurrinekin eta hainbat aldarrikapenekin LGTB kolektiboaren eskubideak erreibindikatu dituzte Bilbon Harrotasunaren Egunean.

Erasorik ez erantzunik gabe eta el armario es para la ropa bezalako hainbat lelok izan zuten oihartzun atzo Bilboko kale Nagusian. Ostadarraren ikurrinekin eta dozenaka kartelekin LGTB kolektiboaren eskubideak eta horien urraketak ikustarazi zituzten atzo ekainaren 28ko manifestazioan. Batukadek ibilbide osoan zehar manifestazioa musikarekin alaitu zuten.

EHUko LGTB Ligako kideek manifestazioaren buruan kokatu ziren No es libertad de expresion Gorrotoa baino ez da pankartaren atzean. Halaber, bifobia, harrotasunaren merkantilizazioa, familia homoparentalen gaitzespena eta generoaren dikotomia salatzen zituzten hainbat kartel ere kaleratu zituzten.

Manifestazioa Moyua plazatik abiatu zen, kale Nagusitik, eta Bailenetik San Frantzisko auzotik jarraitu zuen. Naxatik igaroz, eta Meseedetako zubia pasa ondoren, Erribera kaletik aurrera egin zuen San Nikolaseko metro irteeran amaiera izan zuen arte.