Bi motatako artikuluak bilduko ditu argitalpenak. Batetik, artikulu zientifikoak. Gehienez, 10.500 - 21.000 karaktere artean izan behar dute artikuluek eta originalak –inon argitaratu gabeak– izan behar dute. Jasotzen diren testuak UEUko lantaldeak ebaluatuko ditu.
Bestetik, gorazarrezko artikuluak bilduko dituzte. Gehienez, 2.100 - 6.300 karaktere dutenak. Eta hauek ere originalak izan behar dira.
Artikulu-proposamenak (izenburuak) jasotzeko azken data uztailaren 15a izango da. Helbide honetara bidali behar dira: mk.menika@ueu.eus. Artikulua, berriz, gabonetarako bidali beharko da.