Janari Santua instalazioan aztikeria edo santeria kubatarra da protagonista. Bai irlako yoruba kulturatik bai erlijio katalolikotik edaten duen aztikeria. Antoni Miralda artistak aldareetan zazpi jainko paratu ditu: Eleguuá, Oggún, Yemayá, Obatalá, Shangó, Osun, Babalú eta ayé.
Instalazioa Azkuna Zentroan ikusgai dagoen Miralda madeinUSA erakusketaren piezetako bat da.
Uztailaren 13an, 18:00etan, Artelan Berreginen Museoan egitekoa den bisita gidatuaren ostean, gastronomia-tailerrean parte hartzeko aukera izango dute egitasmoan izena ematen dutenek. Kubako sukaldaritzako afaria prestatuko dute hainbat lagunek. Congris arroza, yuca egosia mojo kubatarrarekin, txerri haragia saltsan eta platano fufú. Horiek ere mestizajearen adibide nabarmena dira, Afrikako, Amerikako eta Europako elementuak bateratzen baitituzte; eta, gainera, kultura santeroan janariak zenbaterainoko garrantzia duen islatzen dute.
Ekimena Sarean elkarteak antolatu du Sierra Maestra Euskadi elkartearekin batera Antoni Miraldak proposatzen dituen gaien inguruan hausnarketa aktibatzeko: kulturen arteko transferentzia munduan eta denboran zehar, kolonialismoaren kultur zapalkuntza, erresistentzia, mestizajea, janaria edota ospakizuna.
Izena emateko: www.sarean.info
Antolatzaileak: Sarean
Mariaren Bihotza plazan dago kokatuta Sarean gune independentea, parte-hartzean oinarritutako kultura bultzatzen du, eta Espacio Plaza kultura-elkartea arduratzen da bera kudeatzeaz. Bilboko San Frantzisko auzoan kokatutako elkartea izanik, gizarte-kohesioa indartzen lagundu nahi du, ekintza artistikoen eta kulturaren bitartez. Herritarrek parte hartuta diseinatutako programazio soziokulturala du, eta inguruan egiten diren jarduerak bistaratu, eta kulturen eta belaunaldien arteko bizitasuna sustatzen du horren bidez. Bestalde, Sarean guneak badu bere taberna-jatetxea; bertako eskaintza gastronomikoa kokatuta dagoen auzoko kultura-aniztasunaren ispilu da.
Sierra Maestra Euskadi
Sierra Maestra Euskadi elkarteak kultura arteko Bilbo eraikitzen laguntzen du, hainbat ekintzarekin, gizarte- eta erakunde-arloko espazioetan sarean lan eginez, Kubako emakumea ahalduntzeko eta bistaratzeko prozesua sustatze aldera. Generoa, kultura eta sentsibilizazioa landu, eta sarean egindako lana eta erakundeetako politika indartzen ditu.