Uztailaren 8tik 14era Paxkal Elgartek euskal presoekiko elkartasuna adierazteko Bilbotik Baionara igeri egingo du. Amikuztarraren arabera, 20 urtez izan du buruan ekimena egiteko asmoa. Presoen dispertsioa salatzeko Getxotik abiatu eta uztailaren 14ean Baionara helduko da igerilaria.
Sei egunez, goizeko 07:00etatik uretan sartu eta hamar orduz igeri egingo du. Baiona, Biarritz, Hondarribia, Zumaia, Lekeitio, Bakio eta Getxon geldialdiak egingo ditu. Herriotan dirua biltzeko helburua izango duten ekitaldiak antolatuko dira, etekinak euskal presoen alde lan egiten duten elkarteei bideratutzeko.
Prestaketa
Azken hilabeteotan igerialdirako prestatzen jardun du Paxkal Elgartek. Igerilariak esan duenez, bere helburua ez da "ikaragarrizko emaitza lortzea denborari dagokionez". Bere gorputzak ahal duen erritmoan igerialdia egingo duela jakitera eman du.