Gaur goizean, 10:30ean, Arraiz mendian kokatuta dagoen Bilboko zabortegian haur jaio berri batean gorpua aurkitu dute. Hilotza tratatu beharreko hondakinen artean zegoen. Instalazioko langileak izan dira jaioberri baten gorpua aurkitu dutela jakinarazi dutenak.
Zabortegiko lanak gelditu dira Ertzaintza heltzean. 14:00etan, ikerketa bukatutakoan, langileek eguneroko jardunarekin jarraitu dute. Ertzaintzaren unitate zientifikoko eta ikerketa kriminaleko agenteak lanean ari dira.