Busti Zaitez kanpainaren 20.urteurrena ospatzeko, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotziarekin eta udal korporazioko beste kide batzuekin batera, harrera egin dio gaur eguerdian Bilboko Udaletxean kanpaina hori urtero antolatu ohi duen Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen ordezkaritza bati.
Udaro, Busti Zaitez kanpainak Euskadiko gizartea igerilekuetan edo hondartzetan “bustitzera” gonbidatzen du, esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko seinale moduan eta, horrela, dirua batzeko Euskadiko elkarteen errehabilitazio-zentroei eutsi ahal izateko.
Datorren domekan, uztailak 9, 12:00etan, egingo da ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan. Busti Zaitez kanpainaren ekintzetako batean parte hartzen duten Euskal Herriko 80 herrietako bat da Bilbo. Aurten bat egingo dute kanpainarekin Bilbao Kirolak Erakundearen Artxandako, Errekaldeko Fango, Txurdinagako eta Zorrotzako kiroldegiek.