Gorka Suaia eta Juantxo Arakamak, Glaukomako abeslariak, Erdi bana abestiaren bideoklipa kaleratu dute. Itota abestiaren bideoklipean egin zuten lan elkarrekin lehen aldiz eta arrakasta handia lortu zuten. Orain dantzalekuetara zuzendutako abesti batekin bueltatu dira. Dancehall erritmoa du oinarritzat, eta Gorkak berak egin du Askapen Sound izenpean.
Gorka Suaia eta Kimo Soundzen 'Piztu! Mixtape' laneko abesti bat da singlea. Bertsolaritza gogorarazten duen abestia da, abeslariak txandakatu egiten baitira lehenengoak ezartzen duen errima eta doinua mantenduz.
Etchecoy izan da bideoa zuzendu eta grabatu duena, nahasketa eta masterizazioa aldiz, Ibon Larruzeak egin ditu Euridian.
Kultura askearen filosofia
Abestia bere riddim instrumentalarekin batera dator, Taupaka Elkarteak zabaldu nahi duen kultura askearen filosofia jarraituz, Gorka Suaia parte den elkartea. Generoaren edozein jarraitzailek erabili dezake, askatasun osoz, baita publikatu ere, baina Creative Commons lizentziapean.
Lan hau eta Gorkaren beste lan guztiak Taupaka Elkartearen atarian deskargatu daitezke.