Gaur goizeko 11:00etan elkarretaratzea egin dute El Correo egunkariaren Indautxuko egoitzaren aurrean erregimen faxistaren paperezko hedabide "gaizkidea" izategatik 80 urte, 1937-2017, barkamena eskatu gabe pasa eta gero.
Ez erosi, aski da, Boikota kartelekin eta 80 urte barkamenik eskatu gabe lelopean kontzentrazioa egin dute Rodriguez Arias kalean. Erregimen frankistaren garaiko poliziaren uniformearekin jantzita eta agur faxista egiten duen Don Celes pertsonaiaren panpina ere kokatu dute hedabidearen egoitzaren aurrean egunkariak erregimenarekin izan zuen lotura salatzeko.