Bilbotar bat eta bere bikotea hil dira Bolivian

uriola.eus 2017ko uzt. 10a, 13:54

Uyuniko gatz-lautadan izandako auto istripu batean hil da bikotea jeep estiloko auto batean zihoanean, beste lau lagunekin.

Auto istripuan hil dira 26 urteko bilbotarra (M.L.S.) eta 27 urteko bere bikotea (I.A.L). Ibilgailuan zeuden gainerako lagunak, tartean beste bilbotar bat, onik atera dira.

Boliviako Andeetatik gertu, Uyuniko gatz-lautadan, egunsentia ikusi ostean, bueltan zihoazenean irauli da ibilgailua harri gune batean.

Mutilak hilabeteak zeraman Bolivian, beka batekin, eta haren neska-laguna duela egun batzuk heldu zen bertara, oporrak pasatzeko asmoarekin.

Eusko Jaurlaritza familiarekin harremanetan jarri da, eta lanean hasi dira jada, gorpuak lehenbailehen ekartzeko.