Aste Nagusia 2017

Aste Nagusiko Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren egitaraua aurkeztu dute

uriola.eus 2017ko uzt. 11a, 13:20

Abuztuaren 19tik 25era zazpi piroteknia elkar lehiatuko dira. Astondoa euskal pirotekniak berriz Aste Nagusia agurtuko du abuztuaren 26an ikuskizun aparta eskainiz. Piroteknia guztiak sari desberdin bi eskuratzeko lehiatuko dira: epaimahaiarena eta publikoarena. 

Abuztuaren 19tik, larunbata, 25era, ostirala, Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. Edizioa burutuko da. Guztira, zazpi izango dira lehiatuko diren pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena.

Suak 22:45ean hasiko dira egunero eta egitaraua hurrengoa izango da:

Abuztuak 19, larunbata. HERMANOS FERRANDEZ, S.L. (MURTZIA)

Abuztuak 20, igandea. A.P.E. PARENTE ROMUALDO (ITALIA). Bilbon izandako azken aldia 2015ean izan zen.

Abuztuak 21, astelehena. PIROTECNIA TURIS, S.L. (VALENTZIA)

Abuztuak 22, asteartea. FEERIE (FRANTZIA).Lehen emanaldia Bilbon.

Abuztuak 23, asteazkena. PIROTECNIA ESTEBAN MARTIN, S.L. (GRANADA)

Abuztuak 24, osteguna. MARTARELLO S.R.L. (ITALIA). Izen handia Bilbon. Izan ere, birritan irabazle suertatu baitira Urian.

Abuztuak 25, ostirala. PIROTECNIA VULCANO S.L. (MADRIL)

Lehiaketatik kanpo, Astondoa euskal pirotekniak Aste Nagusia 2017 agurtuko du abuztuaren 26an, larunbata, ikuskizun aparta eskainiz.

Bozketa

Piroteknia guztiak sari desberdin bi eskuratzeko lehiatuko dira: publikoarena eta epaimahaiarena.

Epaimahaiaren saria

Lehiaketako epaimahaia Euskalteleko ordezkari batek, Bilboko Konpartsetako bik, Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko batek, Corte Ingleseko batek, eta El Correo egunkariko azken batek osatzen dute. Honez gain, Izaskun Astondoak, Astondoa pirotekniakoa; Salvatore Fotik, Foti International Fireworks; eta Bilboko Udaleko Festa Saileko burua den eta epaimahaiaren ordezkari izango den Alberto Ruiz de Azuak epaimahaia aholkatuko dute.

Erabakia hartzeko epaimahaiak zenbait elementu izango ditu kontuan, hala nola, esparruaren okupatze edo betetzea, purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna. Halaber, aintzat hartuko dituzte aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendaurrekoaren partetik.

Epaimahaiak ezagutzera emango du Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. Edizioaren irabazlea abuztuaren 27an.

Publikoaren saria

Herritar guztiek bere botoa igorri ahal izango dute formula desberdinen bitartez: http://gozatueuskaltel.com/bilbokosuak/ webgunearen bitartez, Bilbao Aste Nagusia 2017 app-aren bitartez eta abuztuaren 19tik 25era El Correo egunkarian argitaratuko diren parte-hartze kupoien bitartez. Boto-emaileek Lehiaketako babesleek emandako sari desberdinak lortzeko aukera izango dute.

Bozketa burutuko da ikuskizunaren ondorengo 48 orduen buruan soilik.

Segurtasuna

Hiritarren segurtasuna babestu nahian, Bilboko Udalak aurrera eramango du su artifizialei dagokion protokoloa. 989/2015 errege-dekretuaren esanetan, haizearen abiadurak 36Km/orduak gainditzen dituenean, suak eten behar dira. Hori dela-eta, Udalak protokolo berezi bat antolatu du hiritarrei suen etenaz jakinarazteko. Horretarako, Herri-babes eta Bilboko Udaleko Jai eta Komunikazio arduradunek lagunduko dute. Baita Bilboko Konpartseko kideek Areatzan, Gogorregiko kideek Pio Baroja eta Uribitarte zonaldetan, txosnek Biribil plazan eta Berastegin, ferietako salerosleak eta Zirkuko kideak Etxebarria parkean, MetroBilbaok, Bilbobusek, Bizkaibusek, Euskotrenek, Euskotranek eta Renfek ere.

Suak bertan behera gelditu direla abisatu behar izanez gero, ondoko neurriak jarraituko lituzke Bilboko Udalak: 22:35eko bolandera ez da botako (lehendabiziko bolanderak suen hasiera aditzera ematen du). Gainera, jaurtiketa puntuan dagoen argizko publizitate-kartela ez da piztuko (Euskaltel) eta zeruan argi seinaleak burutuko dira suak eten egingo direla agerraraziz.

Halaber, festa guneetan dauden bozgorailuetatik suak etengo direnaren ondoko mezua luzatuko litzateke: “Entzun mesedez. Bilboko Udalak ezagutzera ematen du, haize abiaduraren indarra dela eta, su artifizialen ikuskizunaren etena. Barkatu eragozpenak”.

MetroBilbao, Euskotren, Euskotran, Bilbobus, Bizkaibus eta Renfe geltokietako informazio paneletan berria zabalduko da eta sare sozialetan berri emango da.

Ikustokiak

Itsasadarraren ezkerraldea, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekura, Suak disfrutatzeko ondoen ikusten den gunea da. Ondoren, ikuspen egokia duten guneak Arriaga Plaza, Areatza, Ernesto Erkoreka Plaza, Campo Volantin-eko Pasealekua, Etxebarria Parkea eta Uribitarteko Pasealekua Zubizuritik Guggenheim-era dira. Ez gomendagarrienak Areatza, Udala eta Zubizuria izanik.

Honez gain, aipatutako azken espazio hauetan, zail dago lurreko eta maila baxuko suen ikustea. Gainera, Udaletxeko zubian, Zubizurian eta Areatzako zubian, Ripa eta Areatzako kaia bitartean dagoen tartean, hiritarren pilaketa altua dela eta, kontu handiz ibiliko beharko dute umeekin doazen helduek zein mugikortasun arazoak dituzten biztanleek.