San Justoko auzokideek hogei urte baino gehiago daramate errepidearen egoera txarra salatzen eta eskaerak egiten "errepidea konpontzeko, señaleak jartzeko eta mantenimenduaz arduratzeko". Egun, oraindik, "konpondu gabe jarraitzen du, eta geroz eta egoera okerrago".
Horregatik anbulantziek eta txaiek "uko egin diote" auzotarrak euren etxebizitzetako atariraino eramateari edo atarietan jasotzeari. Horrezaz gain, umeen gurditxoekin edota gurpildun aulkian bertatik igarotzea "oso arrisutsua" da. Gainera, gurpildun aulkian dabiltzanek pertsona baten edo biren laguntza behar dute.
San Justo zelaiko 1 eta 9 zenbakien arteko bizilagunak bati bat adinekoak dira etra errepidearen egoera kaskarrak galarazi egiten die nahi beste etxetik irtetea, "labantzeko edo jausteko beldur baitira".
Eskaerak
Etxebizitzen sarreran errepidea asfaltatzea, etxebizitzetan ura ez sartzeko euri-ura bideratzea, eta auzokide batek errepidean hormigoiarekin itsatsitako jarritako harri handiak kentzea, suhiltzaileek pasa ahal izateko, dira eskaera zehatzak. Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari zuzendu dizkiote eskaerak.
Auzokideek "utzikeria" eta egoera "bidegabea" bizi dutelako deritzote "premiazkoa" San Justo zelaiko 1 eta 9 zenbakien arteko bide publikoa konpontzea.
Euren eskaria Change.org atarian zabaldu dute nahi duen orok babes dezan.