Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bilboko Kalealdian parte hartutako Le Cirque Dans Les Étoiles frantziarren Petittes Histories de Cirque ikuskizuneko sarreren salmentan bildutako dirua Irrikiclown irabazi-asmorik gabeko pailazoen elkarteri emateko ekitaldian izan da. Irrikiclown taldeko pailazoak Bizkaiko ospitaleetan aritzen dira 2008az geroztik, eta poztasunaren eta barreen bidez paziente diren umeei non dauden ahazten laguntzen diete.
Bilboko Udalak lehen aldiz eman dio sarreren salmentan bildutako diru guztia, 2.245 euro, gizarte proiektu bati. Horrela, bada, ekimen solidario bat sustatzeaz gain, Udalak sormen eta zabalkunde eszenikoari laguntza eman nahi izan dio, zehazki gaur egungo kaleko arteei.