Bilboko Ingenieritza Eskolako 40 ikaslek osatzen dute aurten Bizkaiko Formula Student taldea, Silverstonen, Erresuma Batuan, zirkuituan lehiatuko dena uztailaren 20tik 23ra. Egun horietan, hainbat hilabetetan zehar diseinatu eta garatu duten monoplaza 24 herrialdetako 118 talderekin lehiatuko da eta bertan erakutsi beharko du dauzkan baliabideak.
Garatutako prototipoa, ekainaren 15ean San Mames inguruetan aurkeztu zena, ibilgailu elektrikoa da, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa du, berezko bateriak ditu eta 80KW-ko sistema bikoitza duen motor bat. Nobedade bezala, Formula Student taldeak garatutako prototipo berriak diseinu berritzaile bat aurkezten du, pack aerodinamiko bat ezarriz (aurreko eta atzeko aleroiekin, fondo zuria eta difusorearekin), proba dinamikoen emaitzak hobetzeko aukera eskainiz. FSB2017-k 227 kiloko pisua du eta 110-reko potentzia, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeko aukera ematen du. FSB2017 ibilgailuak 227 kilo pisatzen ditu eta 110eko potentzia du, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeo aukera ematen du.
Aurkeztutako prototipo berriarekin eta egindako berrikuntzekin emaitza onak aurreikusten dira urte honetarako. Ikasleari ikasten laguntzen dion ekimen bat da, goi mailako lehiaketetarako eta merkaturako egokia den ibilgailu prototipo bat diseinatzen eta eraikitzen.
FSBizkaia 2017 taldea 40 ikaslek osatzen dute, horietako erdiak Industria Teknologiaren Gradukoak. Gainerakoak Ingeniaritza Mekaniko, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza eta Telekomunikazio Ingeniaritza graduetan eta Industria Ingeniaritza, Teknologia, Kontroleko Ingeniaritza, Automatizazio, Robotika eta Ingeniaritza Mekaniko masterretan ari dira. Taldea, hainbat arlotan espezializatutako lan sailetan banatuko da, Eskolako lau irakaslek zuzendutakoak: Charles Pinto, Asier Zubizarreta, Javier Corral eta Mikel Diez.
Garatu duten monoplazarekin, FSB2017 taldeak Estatuko talde onena izan nahi du eta lehiaketetan sailkapenaren lehenengo herenean toki bat eskuratu. Hau da, lehenengo 40 taldeen artean egon nahi du. Garaipen ikaragarria, kontuan hartuz partehartzen duen jende kopurua eta beste unibertsitateek erakusten duten maila altua, gainera ezin dugu ahaztu eurek daukaten aurrekontuak handiagoak direla, askotan milioi batera ailegatzen dena, eta goi mailako auto marken babesa lortzen dutela.
FSB2017ak 85.000 euroko aurrekontua du eta kopuru horren bitartez, taldeak ibilgailuaren erakuntzari eta lehiaketetan parte hartzeak dakartzan gastuei aurre egin behar die. Ingeniaritza Eskola eta UPV/EHUrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ere Formula Student Bizkaia taldea babesten dute, baita Automotive Intelligence Center (AIC), Seur, Sener, Batz, Polistmodel, Irizar, Danobat, Inarak, Schaeffler eta Gurit enpresek ere, besteak beste.
Formula Student Bizkaia, 10 urte Formula Student Bizkaia proiektuak, urtero, monoplaza bat garatzen du eta nazioarteko zirkuituetan lehiatzen da, munduko beste unibertsitate batzuekin batera. 10 urte bete ditu aurten eta hamar urte hauetan ikasle talde desberdinek hartu dute parte ibilgailu bat diseinatzeko eta eraikitzeko, beste hainbat herrialdetako etorkizuneko ingeniariek diseinatutako ibilgailuen aurka lehiatu daitekeen ibilgailu bat.
Formula Student Bizkaia 2006an sortu zen, Bilboko Ingeniaritza Eskolak lagunduta, eta bi urte ikasten gogor lan egin ondoren, lehenengo monoplaza prest geratu zen Silverstoneko pistan aritzeko, Formula Student UK proban, kategoriako Europako beteranoenean.
Silverstoneko lehiaketa, Ingenieritza Eskolako ikasleek burutako monoplazak izango duen lehenengo lehiaketa izango da. Hogeigarren ediziora heldu den lehiaketak 24 herrialdetako 118 talde (2.000 ikasle) bilduko ditu uztailaren 20tik 23ra. Zirkuitu britainiarretik igaro ondoren, Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldea Bartzelonara joango da, abuztuaren 17tik 23ra zazpigarren aldiz aritzeko Formula Student Spain proban, oraingo honetan 10 herrialdetako 66 talderekin (1.000 ikasle).
Guztietan ere hainbat proba estatiko eta ikuskapen tekniko gainditu beharko dituzte. Proba horietan, ibilgailu bakoitza seriean fabrikatzearen bideragarritasuna ere aztertzen da. Eskolako taldeak, urtez urte ikasleek diseinuan sartu dituzten aurrerapen guztiak jasotzen dituen ibilgailu elektrikoarekin hartuko du parte proba guztietan, karbono zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa edo motor elektriko bikoitz sistema, besteak beste.
Prestakuntza eta lanbideratzea
Proiektu honen 10 urteetako historian, Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleek hainbat sari irabazi dituzte: 2011ko FSBak, garatutako azkenaurreko konbustio ibilgailua, Formula Student Spain lehiaketan laugarren tokia lortu zuen; 2013ko FSBak Bussines Case proban lehenengo tokia eskuratu zuen, eta horrekin Silverstonen egindako Erresuma Batuko nazioarteko lehiaketan ikasleek burututako babesle gehien lortu zituen prototipoa bilakatu zen. Gainera, ingeniaritza ikasleek eraikitako ibilgailuek estatuko talde hoberenaren eta ibilgailu eraginkorrenaren saria lortu zuen 2014 eta 2015 urteetan, Montmelon izandako lehiaketetan.
Guztira, Formula Student Bizkaia taldea nazioarteko 15 lehiaketatan aritu da dagoeneko. Ibilbide horretan argi eta garbi ikusi da Formula Student funtsezko tresna dela ikasleak prestatzeko eta ondoren enpresetan lanean hasi ahal izateko. Izan ere, euren langile izango direnen curriculumetan, enpresek asko baloratzen dute lehiaketan parte hartu izana. Horrek azaltzen du, neurri handian, azken bost urteetan talde kopuruak hazkunde nabarmena ezagutzea eta gero eta zailagoa izatea lehiaketetan parte hartzea, plaza kopurua mugatua baita. Hala ere, FSBizkaia taldeak urtero Silverston eta Bartzelonako zirkuituetan egon da.