Euskal emotikonoak orain ere badira eta doan

uriola.eus 2017ko uzt. 18a, 11:31

Euskal garatzaile talde batek euskal herriko tradizioan oinarritutako emotikonoak sortu ditu Android eta iOS sistema eragileetan erabiltzeko.

Lau euskal gaztek Euskalmoji aplikazioa aurkeztu dute, euskal herriko ohitura, esamolde, ikur eta sinboloen emotikonoak orain euskarri digitalera eramateko apustua eginez. Lauko ekintzaile taldeak jakinarazi dutenez, ikono berriak mezuak bidaltzeko edozein aplikaziotan eta sare sozialetako aplikazioetan ere sar daitezke, hala nola, WhatsApp, Telegram, Facebook, Twitter eta Instagramerako.

Lehenengo bertsioan, 60 emotikono baino gehiago txertatu dituzte, sei taldetan banatuta: futbol taldeak, Euskal Herriko jaiak, gastronomia, tradizioa, pertsonaiak, eta esamoldeak.

Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du eta Ivan Petrelek Android gailuentzakoa. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak proiektuaren komunikazio lana egin du.