Aste Nagusia 2017

Izarrak eta balioak ikur izango ditu Txikiguneak Aste Nagusian

uriola.eus 2017ko uzt. 18a, 14:48

Casilda Iturrizar Parkean izango du leku Txikiguneak eta zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara arte. Lau gune izango dira eta elkartasuna, poza, aniztasuna eta jasangarritasuna balioak landuko dituzte.

Aurten Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori lelopean Bilboko Udalak hezkuntzan eta bizikidetzan behar bestekoak diren balioak azpimarratuko ditu Aste Nagusiko Txikigunean. Horretarako, Txikiguneak haurrek zein helduek disfrutatzeko hainbat jarduera pedagogiko eskainiko ditu. Izan ere, prestatutako ekimenek gizartean presente egon beharreko balioek jorratuko dute. Haurtzaroan landu beharrekoak bereziki indartuz.

Elkartasuna, poza, aniztasuna eta jasangarritasuna, besteak beste, izango dira Txikigunean landuko diren balio nagusiak. Honela, Casilda Iturrizar Parkean kokatuko den duen gunea konstelazioen multzoa izango da eta balio desberdinak bilduko ditu: pozaktibatu, maitezitu, bilziklatu eta elkaraniztu. Hori dela eta, jarduera bakoitzaren izenak izarrekin, konstelazioekin eta balioekin zerikusia izango du.

Txikiguneak 4 gune izango ditu eta 24 ekimen inguru:

Maitezitu Gunea (0-4 urte)

Maitasuna eta Heziketa uztartzen dituen gunea da. Haur txikientzat zuzenduta egongo den gune hau Ricardo Bastida iturriaren plaza eta haurren jokoen bitartean kokatuta egongo da. Gune hauek izango ditu:

Izarren bila: hareaz beteko kutxa eta jolas ezberdinak.

Izarretaraino: saltoka dibertitzeko puzgarria.

Izarteka: ludoteka.

Izar goxoak: ludobaby.

Izartxoak: estalperik gabeko jantokia eta haur-kotxeak aparkatzeko espazioa.

Arrantzan tzan tzan: umetxoek arrantza egiteko gunea.

Galaxian: boladun igerilekua.

Izar gora: umetxoentzako errokodromoa.

Pozaktibatu Gunea (5-12 urte)

Poztasuna eta Aktibotasunaren batuketa da. Gune hau Jose Anselmo Clavetik Dario de Regoyoseraino doa eta umetxoentzat zuzenduta dago. Hurrengo jarduerak izango ditu:

Poztasunaren makina: puzgarri ezberdinez osatutako zirkuitu itxia, barruan dugun poztasun guztia atera arazi egingo diguna. Haurrek beraiekin doazen pertsonekin parte hartu ahal izango dute .

Izar Zoroak eta Izar splash: urarekin erlazionatutako ekintza ezberdinak, barruan dugun poztasuna aktibatzeko.

Izarrekin jolasten eta Izar jokoak: familian jolasteko jolasak.

Bilziklatu Gunea (5-12 urte)

Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen uztarketa da. Espazio honek birziklatzea izango du abiapuntu, eta Parkearen iturri zibernetiko zaharrean kokatuko da. Hauek dira egin ahal izango diren jarduerak:

Bilzikla: birziklatzeko tailerraren espazioa izango da, tailer autodidakta bat izango da, irudimena lantzeko.

Izarrak zaindu: iturri zibernetikoa birziklatzeko hondakinez beteta egongo da, denon lana izango da material horiek arrantzatzea eta dagokion kaxan botatzea.

Izar mezulariak: txoritxo etxez betetako arbola baten inguruan egingo den tailer magikoa da. Non erabiltzaileek mezu positiboak bidaltzen eta plastilinazko izarrak egiten ikasiko dute.

Egurrezko izarrak: egurrezko jolasak.

Elkaraniztu Gunea (5-12 urte)

Elkartasun eta Aniztasun kontzeptuen batuketa da. Jose Anselmo Clave eta saskibaloi-jokaleku zaharraren artean kokatuta. Gune honek ekintza hauek izango ditu:

Izar txiki izar handi: gurasoek beraien umeak makillatu ahal izateko gunea.

Izar zaparrada: tailerra.

Izar Barritxu: Txikiguneko irratia.

Izarren Behatokia: informazio puntua eta Txosna.

Stand Marijaia Txiki

Bilboko Izarra (gargantua)

Izar koprailoa: izarren labirintoa.

Izar disdira: photocall gunea.

Txikiguneak berritasun desberdinak izango ditu, umeentzako “makillaje ibiltaria” bezalakoa. Aurten, oso arrakastatsua izaten den jarduera honek, egunero leku desberdinetan egongo diren bi talde izango ditu eta hauek parketik zehar mugitzen joango dira. Erabiltzaileek izar iheskor hauen kokapena aurkitu behar izango dute. Honen helburua itxaron-ilarak ezabatzea edo txikiagotzea izango da.

Bestalde, Bilbobusek Txikigunean parte hartuko du Denboraren autobusa jarduerarekin. Igandea 20tik, larunbata 26ra arte, apainduta egongo den Bilbobus batek hiru antzerki-ikuskizun izango ditu 13:00etan, 17:30etan eta 19:30etan.

Eskumuturrekoak eta Txu txu trena

Txikigunearen inauguraziorako, Zanpantzar talde bat instalazioetatik arituko da eta dibertsio zortzi egunei hasiera emango diete. Ordutegiari dagokionez, abuztuaren 20tik, igandea, 27ra arte, biak barne, Txikigunea zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.

Eskumuturrekoak

BBK Fundazioak Izarren Behatokia informazio poztuan 10.000 eskumutur jarri ditu gurasoen zein arduradunen eskura. Eskumuturrak doakoak izango dira eta umeen identifikazioa ahalbidetuko dute. Horrela, umeek galtzekotan euren topaketa ahalbidetuko dute.

Txu txu trena

Txikigunearen parte bihurtu da Txu txu trena. 25 minuturo, Casilda Iturrizar Parkean, Kale Nagusiko 60. zenbakian, hain zuzen, geltokia izango duen doako autobusa dugu. Gainera, trenak haur-kotxeak eramateko aukera ematen du. Baita mugikortasun urriko pertsonak igotzeko arrapala ere.

Aurtengo berrikuntzen artea, aipatu beharra dago jarriko diren komunen bikoizketa.

Iaz, 300 jarduera eskaini ziren adin tarte eta gustu desberdinetako pertsonentzat. Eta 144.000 pertsona inguruk parte hartu zuten egunero Bilboko Aste Nagusian. Zortzi egunez hiria kolorez jantzi zen eta Txikigunea arrakasta handiena bereganatu zuen gunea bilakatu zen.