Mumbruren bederatzigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko uzt. 20a, 09:26
Argazkia: Bilbao Basket

Urte batez luzatu du bere kontratua Bilbao Basketeko kapitainak.

Denen ahotan zegoena ofizial egin zuten pasa den astean bai Alex Mumbruk baita Bilbao Basetek ere euren sare sozialen bitartez: 15 zenbakia "beltzezko gizon" izango da beste urte batez. Argitaratutako bideo batean, kapitainak "zalantzarik balego, ez dut uste Miribilan elkar ikusiko dugunik beste urte batez". Bideoa euskaraz mintzatzen bukatzen du "oso pozik nago. Gure etxea, gure arauak" esanez.

38 urteko hegalekoaren bederatzigarren denboralda izango da urrian hasiko dena. Orain arte, hauek dira Bilbao Basketen elastikoarekin lortutako zenbakiak (handiagotuko direnak noski): 282 norgehiagoka ligan, kopako 6, 4 supekopan, Euroligako 20 eta Eurocueko 71. Hau guztia gutxi balitz, Bilbao Basket historian ligan partidu eta minuturik gehien jokatu dituena da, punturik gehien lortu duena, errebote gehien hartu dituena, hirukorik gehien sartu dituena, taldeko baloratuena eta bola kopuru gehien lapurtu dituena. 

Hori guztia beltzez jantzita "soilik". Zenbakiak Joventutekin debuta egin zuenetik hartuta, ligako historian punturik gehien sartu dutenen Top 10era sartzeko 21 puntu sartu behar ditu ("Epi" da postu horren jabe 7029 punturekin). Eta zenabki gehiago gelditzen dira, baina denboraldian zehar hainbat sailkapenentan gora egingo duelakoan, aurreragorako utziko ditugu.

Michael Eric, Miha Lapornik eta Aitz Landaida badoaz

Pibot nigeriarrak bere kontratuan zegoen irteera klausula gauzatu du. Atzo Darussafaka talde turkiarrean urte batez ibiliko dela argitaratu zen. Hegaleko eslobeniarrak bere kontratua bigarren denboraldi batez luzatzeko aukera zuen baina taldeak ez dio aukera hori emango. 

Gaur aditzera eman da azkenengo hamar urteetan taldeko masajista izan denak bere kargua utziko duela. Aitz Landaidak bere Facebookeko kontu pertsonalean idatzitako gutun batean (taldeak bere txokoan partekatutaku du) bere ibilbide zabalean ezagutu dituen pertsona askori eskerrak eman dizkio.