Mintzamenaren eta komunikazioaren arazoak zahartzaroan ematen diren arazo ohikoenak dira. Pazienteen bizi-kalitatea murrizten dute eta, sarritan, malnutrizioa edota arnasketa infekzioak bezalako arazo garrantzitsuak sortzen dituzte. Zailtasun hauek pazienteen heriotza eragin dezakete eta hori salatzen dute Euskadiko Logopeden Elkarteak. Haien ustez, Logopeden eginkizuna "ezinbestekoa" da arazo hauek saihesteko.
Eskakizuna Euskal Autonomia Erkidegoko Adineko Pertsonentzako Egoitzen inguruan egindako dekretu berriaren zirriborroa ezagutu ostean heldu da, Eusko Jaurlaritzak sortutakoa, eta bertan geriatriko publiko zein pribatuetan beharrezkak diren profesionalen artean logopedak ez dira sartzen. Kolegiatu guztien izenean, Antonio Clementek, Euskadiko Logopeden Elkargoaaren presidenteak, dekretu berriaren zirriborroa aldatzea eta beharrezkoa den pertsonalaren barruan logopedak sartzea eskatu dio Lakuako Exekutiboari, komunikazio eta irensketa arazoak prebenitu eta tratatu ahal izateko.
“Komunikazio eraginkor bat ezinbestekoa da pertsonen bizitzaren kalitaterako” nabarmendu du Clementek, bai egoitzetan bizi direnentzat bai euren etxeetan bizi direnentzat. Hala ere, Euskal Logopeden presidenteak ziurtatu duenez, egoitzetan bizi direnen %98k komunikatzeko arazoak ditu.
Zahartzea eta komunikazioa
Logopeden eginkizuna gero eta beharrezkoagoa da euskal biztanleriaren zahartzearen ondorioz. Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) arabera, Euskadiko biztanleriaren %20,7k 65 urte bete ditu jada, estatuko %18,2ko bataz bestekoa gaindituz. Probintzietan, Bizkaian zahartzea nabarmenagoa da, %21,22ko portzentai batekin, honen atzetik Gipuzkoa (%20,62) eta urrunago Araba (%19,02).
Udalei dagokionez, EAEn dauden 251 udaletan, 91 udalek euskadiko bataz bestekoa, %20,7, gainditzen dute eta Bilbo da zerrenda honen buru, %23ko portzentai batekin, jarraian Donostia eta Barakaldo daude, %22,2 eta %21,7ko portzentaiekin.
Logopeden lana umeekin batzen den arren, osasun arloko profesional hauek adin guztietako pertsonak hartzen dituzte eta euren lana bereziki garrantzitsua da adineko pertsonekin, duten adinagatik, mintzatzeko duten gaitasuna kaltetzen dituzten gaixotasunak jasaten dituztelako.
19.000 euskaldun baino gehiagok garunean kalteak dituzte, urtero 6.000 kasu berrietan handitzen den kopurua. Iktusa da kasu hauen eragilea %95 batean, pazienteetan disgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak eragiten dituenak, mintzatzeko eta irensteko arazoekin batera.
Irensteko arazoak
Zahartzaroa disfagia orofaringearekin (irensteko zailtasuna) dago erlazionatuta, geriatrikoetako sindromeetako bat, asko ezagutzen ez dena, nahiz eta osasunean eragina izan. Bere fase suabenean, zaharrek elikagai batzuk ukatzen dituzte. Apurka-apurka, beste hainbat sintoma agertzen hasten dira, eztula likidoak hartzen dituztenean edota sukar pixka bat. Disfagia orofaringearekin, ez bada detektatzen eta ez bazaio tratamendurik jartzen, zailtasun larriagoak agertzen dira, neumoniak edota eztarriko trabamenduak.
“Logopeda arazo hau konpontzeko profesional egokiena da”, baieztatu du Gemma Garmendia medikuak, otorrinolaringologak, logopeda kolegiatuak eta disfagia orofaringean adituak. 2011n Bartzelonan egindako ikerketa batek 65 urte baino gehiago dituztenen artean eta disfagia jasaten duten pertsonak %15 batean kokatzen zituen, geriatrikoetan daudenen artean %40a. Urte bereko beste ikerketa batek, Madrilen egindakoak, geriatrikoetan bizi direnen artean %55,3 batean kokatzen zituen irensteko arazoak dituzten pertsonak.
“Emaitza hauen aurrean zeozer egin behar dugu. Ezin dugu onartu gure nagusiek disfagia orofaringearen ondorioak jasatea”, defendatu du Garmendiak “geriatrikoek logopeda bat izan behar dute, disfagia detektatzeko, ebaluatzeko eta tratatzeko profesional egokiena delako” nabarmenduz.
Osakidetzak arazo hau tratatzen du eta disfagia unitate bat du hiru lurraldeetan. Era berean, problema honekiko prebentzioa eta atentzioa sartzen ditu iktus bat izan duten pazienteekin. Baina, Euskadiko zahar-egoitzetan ez dago protokolo orokor eta estandaritzatu bat nagusientzat. Horregatik, Euskadiko Logopeden Elkargoak disfagia orofaringea detektatzeko, prebenitzeko eta tratatzeko plan bat proposatzen du, eta honetan logopeden eginkizuna ezinbestekoa da.
Zaintzaileentzako eta familientzako arreta
Duela 25 urte, logopedia unibertsitateko gradu bat da, mintzamenaren, komunikazioaren edota irensketaren arazoen prebentzioan, hautematean eta tratatamenduan espezializatutako osasun arloko lanbidea. Komunikazio eta irensketa eraginkor eta seguru bat bermatzeaz arduratzen da, gure bizi-kalitatearentzat ezinbestekoak diren bi funtzio.
Geriatrikoetako pazientei eman ahal dieten arretaz gain, bertako zaintzaileentzat eta gaixoen familientzat lagungarria izango litzateke. Logopedak familiei laguntza eskaintzen die gaixoarekin komunikazio eraginkor bat garatu ahal izateko eta txarrera egiten baldin badu hauek hauteman ahal izateko jarraibide batzuk irakasten dizkiete.
Logopedaren lanak zaintzaile eta gaixoen arteko komunikazioa hobetzea ahalbidetzen du, komunikatzeko zailtasun horrek biei eragiten dien estresa murriztuz. Era berean, elikatzeko jarraibide eta aholku batzuk izan ditzakete, euren lana erraztuz.
Prebenitu edota tratatu dezaketen patologien artean afasia (ahozko, idatzizko eta keinuzko komunikazioa garatzeko zailtasunak, garun lesioak direla-eta), disartria (soinuak sortzeko ezintasuna fonazio-organoetako nerbioetan paralisi bat edukitzearen ondorioz) edota disglosia (fonemak gauzatzea eragozten duen arazoa, arazo anatomiko edota fisiologikoak direla-eta) aurki ditzakegu. Logopeden eginkizuna ezinbestekoa da esku-hartze espezifiko baten beharra nortzuk behar duten ebaluatzeko, baina, aldi berean, egoitzen lagile taldearen onurarako izango litzateke, geriatrikoetan dauden pertsona guztien ahozko eta idatzizko hizkuntza estimulatzen dutelako, integrazioa eta giza harremanak bultzatuz, gure zahartzaroan garrantzitsuak direnak.