Bilboko Udalak nazioarte mailan ospe handia duten konpainia eta artisten ikuskizunez osatutako Kale Antzerkiaren programazioa aurkeztu du. Guztira, 19 antzerki-taldek osatuko dute aurtengo Aste Nagusiko programa. Haur zein helduentzat pentsatutako 19 ikuskizun non umorea, originaltasuna eta kalitatea izango dira nagusi.
Kaleko Arte Eszenikoetako euskal konpainiak ez ezik munduko beste herrialde batzuetakoak ere arituko dira Bilbon. Eta batzuk, lehen aldiz Euskadin eta Estatuan ikusiko diren lanak izango dira. Honez gain, Udalak, ikuskizunak Uriko bi eszenatokietan banatu ditu: Arriaga plazan eta Gas plazan.
Egunero, abuztuaren 19tik 27ra arte, proposamen ezberdinak egongo dira, guztiak ere kalitate gorenekoak eta doakoak. Adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak Arriaga plazan izango dira, eta saio bi egongo dira egunero, 13:30ean eta 21:30ean. Bakoitza 50 minutuko iraupenekoa da. Gas plazan, berriz, umeentzako ikuskizunak izango dira, 19:30ean, lehenengo igandean izan ezik (abuztuak 20), igande horretan 20:00etan izango baita ikuskizuna.
Euskadi, Katalunia, Galizia, Kantabria, Madril, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Argentina eta Etiopiatik etorritako konpainiak dira. Guztira, jatorri euskalduneko 10 antzerki-taldek, estatu-mailatik etorritako 4k eta nazioarteko 6k osatuko dute eskaintza. Zirkua, magia, pailazoak, kabaret-a, argi jokoak, xaboi-burbuilak… arte-jakintza guztiak uztartuko dira Aste Nagusian eta ehun artista inguruk Bilbo hiria kolpatuko dute.
Kanpotik etorritakoak
Kaleko Arte Eszenikoetako programak lehen aldiz ikusiko diren zenbait emaldi ekarriko ditu Aste Nagusira: bi lan estreinatuko dira Euskadin eta bat Estatuan. Aste Nagusian lehen aldiz ikusteko aukera izango dugu Chipolatas konpainiak burututako Chipolatino ikuskizuna.
Euskadin lehen aldiz ikusiko diren antzezlanen artean Fekat Circus konpainiak ekarritako The rise of the full moon ikuskizuna dugu. Afrikaren bihotzera murgilduko gaituen lana da, Etiopiara, hain zuzen. Izan ere, konpainia honek 12 urte inguru darama zirkua eta antzerkia gizarte-bazterkeriaren aurka eragiteko tresna gisa erabiliz.
Circ Bivouac talde frantsezak, berriz, Le Rêve d’Erica lana ekarriko du lehen aldiz Euskadira. Ikuskizunak Andersen idazleak idatzitako Zapata gorriak eleberria du oinarri.
Honez gain, azken aldian sarituak izan diren zenbait lan ikusteko aukera izango dugu. Pas & Company taldeko Valladolideko Kale Antzerkiko Off Jaialdian saritua izan den Juguete Roto ikuskizuna, edota, Leioako umore Azokan sari berezia jaso zuen Trapu Zaharra euskal taldeak ekarritako Sefiní lana.
Euskal antzerki taldeak
Euskal taldeek leku izango dute Aste Nagusia 2017an. Izan ere, Udalak bertako taldeen alde apustu egiten du. Hori dela eta, aurtengo Aste Nagusian, bertako 10 ikuskizun disfrutatzeko aukera izango dugu.
Malicia y el Pequeño Judas antzerki taldeak, esaterako, akrobaziak eta umorea uztartuko du el punto y la i lanean. Kukai Dantza taldeak, aldiz, Brodas Bros + DZ-ren laguntzarekin, Topa! ikuskizuna burutuko dute. Euskal dantza talde honek MAX Saria jaso berri du urte luzez jorratu duen ibilbideagatik. Oraingo honetan, estilo guztiz desberdinak lantzen duten bi taldeek elkartu egin dira hip-hop-a eta euskal dantzak bat egiten duten jarduera ikusarazteko. Trotamundos antzerki-taldeak istorioen kutxa irekiko du Historias de un baul lanarekin eta Hodei magoak Fuerza de la Ilusion ikuskizuna ekarriko du. Gari Montxo eta Joselontxo taldeak, berriz, musika erabiliko du falta den pertsonaia baten berri emateko. Gainera, Tor y Txoborro aztiak eta Panpotx y Eidabe elkarteak ikusteko aukera izango dugu.
Antzerki-ekitaldiak, ohiko bezala, doakoak izango dira, herritar guztientzako sarbidea bermatuz. Obra gehienak musika, akrobazia edota keinuak dituzte oinarri, jendaurreko guztiarentzako zuzenduak. Gainera, bai bisitarien bai hiritarren parte-hartzea sustatu nahian, Udalak antzerkia kaleratuko du 19 ikuskizun ekarriz. Bestalde, 47.000 pertsonek gozatu zuten Kaleko Antzerkiaz Aste Nagusia 2016an. Honek agerian uzten du Bilboko publikoak antzerkia gustuko duela.
Beste behin ere, antzerki-lanek, zeinu bidezko hizkeraren interpretea eskura izango dute elkarrizketadun antzezlanetan.