Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren epaimahaiak 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak aukeratu ditu

uriola.eus 2017ko uzt. 24a, 07:22

Edizio honetan 486 taldek eman dute izena, %68 Estatukoak, batez ere Madril eta Kataluniakoak, %21 Euskadikoak eta %10 atzerrikoak izan dira. Lehiaketaren erreferenteak diren Platero y Tu, Su Ta Gar, Los Bichos, Sidonie eta Zea Maysek parte hartuko dute.

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeen izenak aurkeztu ditu. 486 izan dira: Pop Rockeko 344 talde, Metaleko 94 talde eta Beste Joera Batzuetako 48. Jatorriari dagokionez, Euskadiko bandak %21 izan dira, Estatukoak % 68 eta atzerrikoak % 10.

Bilborock Aretoan irailean, urrian eta azaroan zango dira hautatutako taldeen zuzeneko emanaldiak. Informazio guztia Bilbao Gazte web-orrian kontsulta daiteke.

Talde ez-profesionalen lanari laguntza emateaz eta zabalkundea izaten laguntzeaz gain, agertokia estatuko eta atzerriko bandekin partekatzea eta ikusleei doan zuzenean talde hasi berriei zuzenean entzutea dira Bilboko Udalaren lehiaketaren helburuak. Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da.

Platero y Tu, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Standard, Delorean, The Sunday Drives, Zodiacs….eta gaur egun europar panorama musikalean erreferenteak diren beste banda asko parte hartu dute lehiaketako edizioren batean.

Lehiaketaren nondik norakoak

Hiru modalitate daude: Pop Rocka, Metala eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk dira kategoriak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeentzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.

Europar eremu musikaleko taldeentzat zabalik egon zen deialdia maiatzaren 15era arte. Musika-arloko pertsonek osatuta dagoen epaimahai espezializatuak hautatu ditu parte hartuko duten taldeak.

Lehiaketak musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionala du. Hala ere, zenbait fasetan aintzakotzat hartuko dira musika-munduari lotutako gazteen epaimahaiak emandako botoa eta kontzertuetara bildutako publikoarena.

20.700 euro banatuko dira sarietan, honela: 5000 euro Pop-Rock eta Metaleko kategorietako lehenengoentzat, 2500 euro kategoria horietako bigarrenentzat eta 1200 euro kategoria horietako hirugarrenentzat. Elektronika eta beste joeretako kategoriako irabazleak 2200 euro jasoko ditu eta ikusleen sari bereziaren irabazleak 1100 euroko balioa duen saria. Taldeak nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.