Kantabrian desagertutako urpekari bilbotarraren gorpua aurkitu dute

uriola.eus 2017ko uzt. 27a, 09:49

Hogeitahiru urteko bilbotarraren hilotza aurkitu zuten atzo Castro Urdialeseko suhiltzaileen urpekariek. Cotonera lurmuturraren ekialdean agertu da gaztearen gorpua. Gaztea herenegun desagertu zen Islareseko uretan urpeko arrantza egiten ari zela. 

Atzo aurkitu zuten 23 urteko bilbotarraren hilotza Castro Urdialeseko suhiltzaileen urpekariek. Cotonera lurmuturraren ekialdean aurkitu agertu da gaztearen gorpua, eta herriko portura eraman dute, polizia judizialaren babesean.

Kantabriako larrialdi zerbitzuak herenegunetik Islaresen desagertutako urpekari bilbotarraren bila ibili dira. Astearteako 22:00ak inguruan informatu zitzaion Kantabriako Larrialdi Zerbitzuari desagerpenaren berri. Informazioaren arabera, gaztea beste lagun batekin sartu zen uretara 19:30 inguruan, oxigenorik gabeko arrantza egitera. 22:00ak aldera, laguna itsasotik irten zen, baina ez desagertutakoa.

Atzo goizeko 11:00etan aurkitu zuten gaztearen gorpua.