uriola.eus

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

  Jendartea  Bilbo

San Anton zubiaren ondoan, ur gainean, aurkitu dute hilotza gaur goizean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko baten gorpua agertu da gaur Bilboko itsasadarreko ur gainean, San Anton zubiaren ondoan.

09:15 aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gorpu bat zegoela Bilboko itsasadarrean.

Bilboko suhiltzaileek 10:00ak aldera bukatu dituzte gorpua uretatik ateratzeko lanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa