Terele Pavez aktorea ostiralean zendu zen burmuineko isuri baten ondorioz Madrilgo La Paz Ospitalean, horrela eman zuen jakitera egun berean Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak.
Izaera biziko pertsonaien paperak egiten ezagun egin zen aktorea Bizkaiko hiriburuan jaio zen, baina Madrilen hazi.
Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi pelikulan egindako lanagatik taldeko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen 2014an.