Aste Nagusia 2017

Patatak saltsa berdean, lehiaketa gastronomikoen apustu %100 barazkijalea

uriola.eus 2017ko abu. 18a, 09:28

Aurten animaliarik ez duen errezeta baten apustu egin dute Konpartsek eta jatorri begetala soilik dituzten osagaiez egindako kazolak onartuko dituzte astelehenean leku izango duen patatak saltsa berdean lehiaketa gastronomikoan.

Abuztuaren 21ean, astelehenean, emango diote hasiera lehiaketa gastronomikoei. Gastronomikoen edizio hau berritasunekin dator: animaliarik ez duen errezeta bat ere lehiatuko da Aste Nagusian. Patatak saltsa berdean plater tradizionala izango da, eta jatorri begetala soilik dituzten osagaiez egindako kazolak onartuko ditu: barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak eta ortuariak. 

Kazolak patata izango du protagonista eta zortzi osagai izango ditu gehienez, olioa, gatza eta salda kontuta izan gabe. 11:00etan hasiko da txapelketa Bilboko Areatzan. 

Ekintza berritzailea

Aurten animaliarik ez duen errezeta baten apustu egin dute Konpartsek, orain arte konpartsen egitarau ofizialean egiten den lehenengoa. Patatak saltsa berdean lehiaketaz gain, patata tortilla, txipiroiak tintan, bakaiaoa pil-pil eran, bakailaoa Bizkai eran, marmitakoa eta buztan gisatua ere egingo dira jaietan. Lehiaketa guztiak abuztuaren 21etik 27ra bitartean egingo dira.