Aste Nagusia 2017

Animalienganako tratu txarren kontrako mobiliazioa egingo dute jaietan

uriola.eus 2017ko abu. 18a, 08:43

Argazkia: naiz.eus

Bilboko Vista Alegre zezen plazatik abiatuko da animalienganako tratu txarren aurkako manifestazioa abuztuaren 26an.

Abuztuaren 26an, larunbatean, animaliek jasotzen duten tratu txarrak gaitzetsiko dituzte Bilbon iragarri duten manifestazioan. Bilboko Vista Alegre zezen plazatik abiatuko da 17:00etan eta  EH Bildu, Goazen eta Udalberri udal taldeen babesarekin egingo dute. 

Bide batez, manifestazioan ere salatuko dute animalien erabilera zirkuetan.