Goitiberen jaitsierak eta Balearen desfileak zirkulazio aldaketak eragingo dituzte igandean

uriola.eus 2017ko abu. 18a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, igandean, abuztuak 20, 09:30etik 15:30era bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Zabalbide kalea, Fika eta Erribera kaleen artean Goitiberen jaitsiera egiteko. Bestalde, zirkulazio-aldaketak egingo dira Kale Nagusian eta aldameneko kaleetan Balearen desfilea dela eta. 

"Bilboko Goitibeherak – IV. Open Aste Nagusia" egiteko Erribera kalea ere itxi egingo da zirkulaziorako San Antongo zubiaren bidegurutzean, garraio publikorako izan ezik. Antolatzaileek eta Udaltzaingoak Bizkaibuseko eta Bilbobuseko autobusak pasatzeko gune hauek ezarriko dituzte:

• San Antongo zubiaren sarrera ibai-ezkerraldetik (saihesbidea Bilbo Zaharretik).

• Miraflores – Indalecio Prieto bidegurutzea.

• Atxuri Ollerietarekin eta Enkarnazio plazarekin batzen den lekua.

Lasterketaren logistikarako aparkalekua erreserbatuko da Fika kalean, Zumarraga-Zabalbide tartean.

Bestalde, 17:00etatik 20:45era bitartean zirkulazioa ixten joango da Kale Nagusian eta zeharkako kaleetan, Plaza Biribiletik Jesusen Bihotzaren plazaraino, nahiz eta plaza hau zabalik egongo den etengabe.

Zirkulazioa ohiko egoerara bueltatuko da desfileko azken parte-hartzaileak pasatu ondoren.