Dagoeneko eman diote hasiera txapelketa gastronomikoari, eta aurten gainera berrikuntza batekin, jatorri begetala duten patatak saltsa berdean sukaldatuz. Atzo astelehena, lehenik umeak ibili ziren entsaladak prestatzen eta ondoren, nagusiek patatak saltsa berdean prestatu zituzten Areatza osora usain ezin hobea zabalduz.
Baina jai giroa txosnagune osoan presente egon zen. Umeek Irrien lagunekin batera dantza egiteko aukerra izan zuten Kaskagorriko eszenatokian. Karpagunean urteroko igel toka saioa egin zuten eta Marijaiak ere margotu zituzten.
Ondo bazkaldu eta gero, arratsaldean kirol ekintzak izan ziren nagusi Karpaguneko Aerobithoiarekin eta Ripan jokatutako Waterpoloko finalaurrekoarekin. Beroari aurre egiteko, hainbat txosnetan piszinak jarri zituzten eta Abanteko elefantea ere, ura botatzen ibili zen egunean zehar.