Giro ederrean aurrera doa Bilboko Aste Nagusian. Atzo, asteartea, hainbat ekimenekin argitu zuen goiza: igela txapelketa, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta ur jolasak kaian, elektromarianitoa, euskal dantzak, bingo gorringoa, kukaña, mus txapelketa, eta beste asko.
Lehiaketak nagusitu ziren atzo, izan ere, 422 taldek hartu zuten parte patata lehiaketan eta 128 bikotek areatzan antolatutako mus txapelketan. Gainera, kukañak aurten 30 parte-hartzaile izan ditu eta inolako beldurrik gabe jauzi egin dute Bilboko uretara. Batzuek jantzita, beste batzuek bainujantziarekin ta beste askok mozorrotuta egin dute.
Umeak Bingo Gorringora aritu ziren Moskotarrak txosnan ur-puxikak Euskal Herriko pertsonaje ezagunei jaurtiz. Halaber, kaian ipinitako puzgarrietan jolastu ahal izan zuten egunean zehar.
Arratsaldean Gaztedi Dantza Taldeak emanaldi aparta eskaini zuen Alde Zaharreko Plaza Barrian.