Atzo banatu zituzten urtero Aste Nagusian ezagunak diren Kanpaia eta Eulia sariak. Aurten, berriro ere, Hontzak irabazi du. Bosgarren aldia da txosna ikusgarrienaren saria irabazten duela 2007an sariak banatzen hasi zirenetik. Goitzaintzak jarritako salaketa dela medio, Ertzaintzak txosnaren zenbait apaingarri kendu zituen astelehenean.
Eulia saria, txosnen apainketa eskasenaren saria, Sinkuartelek lortu du oraingoan. Lehenengo urtea da konpartsak hori lortzen duela.
Beste hainbat ekimen izan ziren urian egunean zehar, hala nola, V. Aste Nagusia Basket 3x3 txapelketa, Maritxu jaia azoka kanabikoa, travesti poteoa, konpartsen arteko waterpolo partidua eta gehiago. Umeentzako puzgarriak eta Gernika kuadroaren margoketa kolektiboa nagusitu ziren.
Kanpaia eta Eulia
Kanpaia eta Eulia 2007an txosnen apainketa hobetzeko intentzioz sorturiko konpartsen arteko sariak dira. Txosnen dekorazio dotoreenak kanpaia saria jasotzen du eta traketsena eulia saria ematen zaio eta sari hauek txosnaren estruktura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren kapazitatea kontuan hartzen ditu.