Aste Nagusia 2017

Kirolak goiena jo du Aste Nagusian Hiri Krossarekin

uriola.eus 2017ko abu. 25a, 19:14

Imanol Cruzek eta Natalia Gomezek irabazi dute aurten helduen Hiri Kross txapelketa. Hiri Krossarekin batera ere izan dira birziklaketa tailerra, bakailaoa pil-pil erara txapelketa gastronomikoa, nekazal produktuen azoka eta konpartsen arteko ur-jolasak.

Gaur, ostirala, kirolak eta jaiak bat egin dute urian. Gaur ehundaka pertsona lehiatu dira leku izan duen Hiri Krossean. Umeak, nerabeak eta helduak, hiru kategorietan norgehiagoka izan dira Areatza inguruan lasterka egiten. Aurten Imanol Cruzek eta Natalia Gomezek irabazi dute helduen Hiri Kross txapelketa.

Hiri Krossarekin batera ere izan dira esgrima txapelketa, birziklaketa tailerra, bakailaoa pil-pil erara, bertso emanaldiak, nekazal produktuen azoka, sukaldaritza tailerrak eta konpartsen arteko ur-jolasak.