Aste Nagusia 2017

Hurrengo urtera arte, Marijaia

uriola.eus 2017ko abu. 28a, 11:59

Bederatzi jaiegun bizien ondoren, Agur, Marijaia kantaren soinuarekin batera, Marijaia garren artean kontsumitu da. Nati Ovelleiro pregoilariak eta Ane Ortiz txupinerak Marijaia lagundu dute bere agurrean.

Jaien erreginak agurrik beroena jaso du itsasadarretik burututako azken ibilaldian. Izan ere, hainbat estropadak, zuriz jantzitako 28 arraunlariez gidatuak, Deustuko Klubetik atera dira eta ibilbide osoan zehar lagundu dute.

Gainera, Nati Ovelleiro pregoilariak eta Askapeña Konpartsako Ane Ortiz txupinerak, Marijaia lagundu dute Tomatera ontzi gainean burututako ibilbidean.

Bilbotarrak, itsasadarreko ertzetan jarririk, Marijaia agurtu dute.