Aste Nagusia 2017

Metro Bilbaok 2.250.609 bidaia erregistratu ditu gorabeherarik gabeko Aste Nagusian

uriola.eus 2017ko abu. 30a, 09:10

9 eguneko etenik gabeko zerbitzua eskaini du metroak Aste Nagusian, herritarren balorazio bikainarekin. Athleticen partidak abuztuaren 20an eta 24an izan ziren San Mamesen, eta horrek herritarren joan-etorria areagotu du Bilboko metroaren 1. eta 2. lineetan.

Metro Bilbaok guztira 2.250.609 bidaia zenbatu ditu 24 orduz zirkulatzen aritu den 9 jai egun hauetan.  Athleticek San Mamesen jokatu dituen norgehiagokek, eguraldi onak eta jai-giro bikainak lagunduta, iaz baino 8.020 bidaia gehiago erregistratu dira.  

Nabarmentzekoa da futbolzaletasunak metroan eragin dituen joan-etorriak. Mugimendu handieneko eguna abuztuaren 24a izan zen, Athleticek San Mamesen Panathinaikos talde grekoaren kontra jokatu zuen eguna, alegia. 316.531 baliogabetze erregistratu ziren. Halaber, abuztuaren 20an, igandean, ligako lehendabiziko partida jokatu zen Getafe FCaren kontra eta 246.687 bidaia erregistratu ziren.

Azpimarratzekoa da su artifizialen ordu-tartean, 20:00ak eta 00:00ak bitartean, zenbatu diren 323.145 baliogabetzeak, Aste Nagusiko bidaia-kopuru handienak suposatzen dutelarik.

Zazpikaleak geralekuak baliogabetze kopururik handiena erregistratu duen geltokia izan da, 343.514 baliogabetzerekin, ondoren Abandoko geltokia izan da 234.952 baliogabetzekin, eta, hirugarren geralekurik erabiliena San Mamesekoa izan da, 145.583rekin.

Txartelik erabiliena Creditrans-Barik izan da, 1.445.927 baliogabetze izan dituelarik (% 64,36). Horrekin batera, Gizatrans txartelak ere erabilera handia izan du, 275.610 baliogabetze izan dira (% 12,27).

Neguko zerbitzuaren hasiera

Azkenik, Metro Bilbao gogorarazi du datorren astelehenean, irailak 4, Metroak neguko ordutegia hasiko duela. Ordutegiak www.metrobilbao.eus webgunean kontsulta daitezke.