Bilboko TAOk ohiko ordutegia izango du gaurtik hasita

uriola.eus 2017ko ira. 1a, 09:22

Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua ohiko ordutegira bueltatuko da irailaren 1ean.

Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamenduak (TAO) ohiko ordutegia izango du irailaren 1etik aurrera. Ordutegia astelehenetik ostirala artekoa izango da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00ak arte.

Larunbatetan, berriz, TAOren ordutegia 9:00etatik 13:30etara artekoa izango da.