Arriagan estreinatuko dute 'Obabakoak' lanaren antzerkirako egokitzapena

uriola.eus 2017ko ira. 4a, 08:49

Urrian Bernardo Atxagaren eleberri ezaguna Arriagako agertoki gainera eramango dute. Aktore taldea entsegu lanetan da Harrobia espazioan, Calixto Bieitok egindako moldaketa prestatzen. Obraren lehenengo emanaldiak euskaraz izango dira.

Arriaga antzokiak urriaren 18tik 26ra bitartean jasoko du Obabakoak obra, eta antzoki bilbotarrean emango du lehenengo emanaldia. Calixto Bieito antzokiaren zuzendari artistikoak Bernardo Atxagak 1988an argitaratu zuen Obabakoak eleberria antzerkirako egokitzapena egin du eta horren bidez jakin ahal izango da Obabako unibertsoaren berri.

Harrobia Bilboko espazioan ari da lantaldea entseguak egiten, Calixto Bieitok gidatuta. Haren esanetara, Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoy aktoreak daude.

Arriaga antzokian egingo dute lanaren estreinaldia, lehenengo euskaraz urriaren 18tik 21era eta gero gaztelaniaz, azaroaren 23tik 26ra. Sarrerak salgai daude dagoeneko.