Euskal Telebistaren Oholtzan saioak Bilboko Txistulari Alardea 2017 kontzertua eskainiko du gaur, 21:30etik aurrera ETB1en. Ilaski Serranok aurkeztutako saioak, abuztuaren 27an, Bilboko Plaza Nagusian eskainitako musika eta dantza ekitaldia eskainiko du.
Bilboko Udal Txistulari Bandak antolatuta, Jose Rafael Pascual Vilaplanak zuzendutako kontzertuak Maixa eta Ixiar musikariak izan zituen gonbidatu nagusi. Euskal Herriko Txistulariak, San Anton Abesbatza, Begoñazpi ikastolako haurrak, Bizkaiko gaiteroak, Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas, Asier Uskola eta Maddi Argote dantzariak, Metal bostkotea, Iñigo Eskubi gitarra-jotzaileak, Ritxi Salaberria baxu-jotzaileak eta Ander Zulaika bateria-jotzaileak ere batu zitzaizkien Plaza Barriko emanaldian.