Euskal Museoak bisitak hirukoiztu ditu Aste Nagusian

uriola.eus 2017ko ira. 4a, 08:28

Euskal Museoak 23.000 bisitari jaso ditu uriko jaietan eta iazko datua hirukoiztu du. Gorakada, aurten prestatutako ekitaldi-egitarau zabalagatik izan dela uste dute museoko arduradunek.

Euskal Museoak 23.000 bisitari jaso ditu Bilboko Aste Nagusian, iaz baino hiru bider gehiago. Museoak uriko jaietan erraldoi eta buruhandien erakusketa eta Frivolitè erakusketa iraunkorra jaso ditu, azken hau, XVIII. mendeko jantziekin.

Euskal Museoko arduradunak azaldu dutenez, datu horrek museoak urtean bizitako bisita kopurua indartzen du. Horrekin batera, gorakada hau, aurten prestatutako ekitaldi-egitarau zabalagatik izan dela uste dute.