Olabeaga jaietan blai

uriola.eus 2017ko ira. 8a, 07:00
Argazkia: Olabeagako Jai Batzordea

Ondo pasatzeko aukera zabala izango da Olabeagako jaietan, ohi bezala. Ez dira faltako umeentzako jarduerak, lehiaketa gastronomikoak eta dantzan eta kantuan aritzeko ekitaldiak.

Lan ugari egin dute auzoko taldeek, merkatari eta tabernarien laguntzarekin, egitaraua eta azpiegitura lotzen. Auzolanari esker antolatzen diren jaiak dira Olabeagakoak. Jai herrikoi eta parte-hartzaileak. Jai txiki eta apal bezain handiak.

Gaur, hilak 8, besteak beste, mozorro lehiaketa eta Koxkor taldearen berbena izango dira Olabeagako plazan. 

 

Olabeagako jaiak 2017 - egitaraua

Irailak 8 ostirala

19:30 Pregoia, ikurrinaren igoera, eta txupinazoa.

20:30 Txosnaren irekiera eta txistorrada.

21:30 Mozorro lehiaketa.

00:00 Berbena: Koxkor taldea.

Irailak 9 larunbata

10:00 XXVIII. Marmitako lehiaketa.

11:00 Haurrentzako tailerrak.

12:00 Gaztelu puzgarriak.

13:00 II. gozogintza txapelketa.

14:00 Marmitako lapikoen aurkezpena.

17:30 Bingoa.

18:00 Mus arina.

19:00 Pinilla magoaren ikuskizuna.

21:00 Kontzertua: Mal Menor taldea.

00:00 Berbea: Ezetz taldea.

Irailak 10 igandea

10:00 Artisau produktuen azoka. 

12:00 Meza nagusia.

13:00 Haize-Alai dantza taldearen ikuskizuna.

15:00 Paellada herrikoia.

16:30 Bingoa.

17:00 'Patrulla Canina Noruegara dator'.

18:00 Umeentzako berbena: Qué Fiesta taldea.

20:00 Sari banaketa, 'Pobre de mí' eta jaien amaiera.